XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nasketa Pasa den martitzenean egunkari ontan agertu zan gutun bat Nasketa izenburuagaz, Miren Garatena eta gipuzkera ederrean.

Ez dakit nasketa ortatik atarako zaituena ni izango ete naz baia zuk esandakoari buruz zeozer argitu gura dot.

Zuk esaten dozu Meza Santuan emakumeen alde ez da eskatzen, Gizon berba erabilten dalako.

Nik kontsultatu ahal izan doten arabera Gizon berbak zenbait kontestutan gizaki berbaren balioa hartzen dau.

Dana dala Gizaki berba izan leike egokiagoa eta batez be Euskadiko ekialdean.

Ala ta guztiz be gure Eleiza osoak eta baita be Euskadikoa emakume eta aurren alde otoitz egiten dau dudabarik ganera.

Gizon berba erabili arren.

Aipatu dozu bere erligioek emakumeen aurkako duten jokaera garratsa.

Beste erligioen jokaera ez dautzut komentatuko baia esan behar da kristau erligioan dagola emakumeak lortu dauen bardintasunaren ideologia: danok gara bardinak Jaunaren seme-alabak baikara.

Informazio gehiagorako Mulieris dignitatem enziklika dozu, Juan Pablo II. Aita Santuarena. Asier Barandiaran Amarika.